Udala eta Aldundia tratuan dabiltza udalerrian bidegorri sarea egiteko

Iker Barandiaran 2007ko mar. 15a, 11:29
Trenbide zaharra bidegorri bilakatzeko asmoa aspaldikoa da. Une honetan Eskoriatzako Udala eta Aldundia tratuan dabiltza bidegorri sarea egiteko, eta aspaldiko proiektua berreskuratu dute horretarako. Gainera, Aldundiak sare hori egiten laguntzeko asmoa dauka. Hain zuzen ere, Aldundiak iragarri zuen A-1 autobidearen lanek eragindako kalteen ordain moduan edo neurri konpentsatzaile gisa egingo zituela.

Hiriartekoa, Aldundiak

Aurtengo urtarrilean Aldundiak onartu zuen hiriarteko tramuetan egin beharreko lanen ardura hartzea. Herri barruko lanak, berriz, Udalak egin beharko ditu.

Udalerriko bidegorri sarea sei esparrutan banatu dute: Torrebasotik Olazarren lehenengo zenbakira; Olazartik Zorautzera (kanposantu ingurutik); Zorautzetik Aingeru Guarda biribilgunera; Aingeru Guardatik Kuatruena hasierara; Kuatruena hasieratik bukaerara; eta Gaztainaduitik Arlabanera.

Azkeneko tramua, Gaztainadui eta Arlaban gainaren bitartekoa, Bidegik egingo du.

Aingeru Guardakoa lehenengo

Udalak jakinarazi digu Zorautz eta Aingeru Guarda biribilgunearen arteko tramua aurten egingo dutela. Izartuk %30ean lagunduko du, eta Udalak uste du bidegorria saihesbidearen parera joango denez, Aldundiak lan hori bere kargu hartuko duela.

Gainontzeko tramuak, berriz, gerorako utzi beharko dituztela azaldu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak