Abenduaren 26ko osoko bilkuran erabaki zuten Udalak Intxaurtxueta kaleko 26. zenbakian dituen bi etxebizitza alokagai jartzea.
Dagoeneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman dute, eta martitzenean, urtarrilaren 29an, zabaldu zuten izenematea udaletxean. Alegaziorik ez badago, 15 egun izango dira horretarako.
Aurkeztu beharrekoa
Honako dokumentazioa eraman beharko dute udaletxera: NAren fotokopia, azkeneko errenta aitorpena eta agiri bat etxebizitzarik ez dutela egiaztatzen dutena, Bergarako erregistroan eska daitekeena.
Horrez gain, ezinbestekoa izango da Etxebiden izena emanda egotea eta azken bi urteotan, gutxienez, Eskoriatzan bizi izatea.