Txomin Azpitarte, Olazar elkarteko presidente berria

Mirian Biteri 2010ko mai. 13a, 12:35
Olazar erretiratuen elkarteak zuzendaritza batzorde berria du. Aurrerantzean, Txomin Azpitartek Maximo Iñurrategi ordezkatuko du presidente lanetan.

Gainerako karguak honela geratzen dira: Roberto Kortazarrek presidente orde moduan jardungo du; Emilita Gartzia idazkaria izango da; Jasone Orbegozo, diruzaina; eta Inazio Oion, Marisa Isasmendi, Maria Jesus Bitoria eta Eugenio Crespo, bokalak. 

Horrekin batera, zuzendaritza batzordetik azaldu dute elkartearen bulego ordutegia lehengo bera izaten jarraitzen duela; hain justu ere, martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:30era. Informazioa telefono bidez jasotzea nahiago dutenek, 943 71 48 97 telefono zenbakira dei dezakete esandako orduetan. 

Burgira irteera

Bestalde, joan den maiatzaren 1ean, herriko erretiratuak Burgin izan ziren, almadien jaitsiera ospetsua ikusten. Jakinarazi digute 60 lagun inguruk parte hartu zutela irteera horretan, eta egun ederra pasa zutela. Almadiak ikusi eta eguerdi partean, Izabaraino joan ziren, bazkaltzera. Etxerako bidean, Leireko monasterioa bisitatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak