Txiapas eta mundu justuago baten alde jaialdia egin zuten atzo

Mirian Biteri 2009ko eka. 14a, 13:31
Aurtengo Aste Zapatista dagoeneko amaitu da eta ekimen herrikoi horren balorazioa egiteko ordua iritsi da. Antolatzaileak, orokorrean, pozik daude antolatutako ekimenek eta bereziki, atzo egindako jaialdiak jasotako harrerarekin.

Astelehenetik barikura bitartean egindako berbaldiak interesgarriak izan zirela eta zapatuko jaialdiak oso harrera ona izan zuela azpimarratu dute. Horrekin batera iragarri dute, datorren urtean, VII. Aste Zapatista antolatuko dutela.

120 lagun bazkaltzen

Zapatuan, esan bezala, amaiera borobila eman zioten horri urtero antolatzen duten jaialdiarekin. Ekimenak eguerdian hasi baziren ere, ordurako hamar bat emakumez osatutako lantaldea orduak zeramatzan herri bazkarirako jakiak prestatzen. Besteak beste, guakamole tostadak, patata-zatiak, barazki erreak eta saiheskia dastatu zuten udaletxeko arkupetan bildu ziren 120 lagun inguruk. Bazkaria behar bezala amaitzeko, gainera, arto-natillak, Txiapaseko kafea eta mojitoak izan zituzten.

Zuzeneko musika

Bazkaria iraun zuen bitartean, argentinar batek zuzeneko musika eskaini zuen eta bazkalostean, berriz, Costa Ricaco lagun batek hartu zuen tokia.

Kontzertuak hasi aurretik, bazkarian zehar saldutako errifen zozketa egin zen. Txiapaseko produktuekin egindako saskia eraman zuen irabazleak. Jarraian, musika protagonista bilakatu zen herriko tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak