Txatarreria Keatonek emanaldia eskainiko du gaur

Mirian Biteri 2008ko uzt. 24a, 11:12
Errekan Gora jaialdiaren barruan, Txatarreria Keaton taldearen ikuskizuna ikusi ahal izango da gaur plazan, 23:00etan. Zapatuan, berriz, Fado Em Si Bemol portugaldarrak igoko dira agertoki gainera.

Zinema ulertzeko era bati omenaldi egingo dio Txatarreria Keatonek gaur, plazan, bere azken lanarekin. Entretenimendua, kalitatea, originaltasuna eta dibertsioa ziurtatuta dago 23:00etan hasten den ikuskizunarekin.

Aurtengo Errekan Gora jaialdiaren azken ikuskizuna, baina, zapatuan izango da. Portugalgo Fado Em Si Bemol musika taldea igoko da Santa Marina plazako agertokira. 23:00etan izango da hori.

Emanaldi alaia eta koloretsua

Kontzertua ikustera joaten direnek esperientzia eta formazio ezberdina duten bost musikari bikain topatuko dituzte. Portugalgo fado musikaren eta jazz estiloaren arteko konbinazio interesgarria batzen dute. Baina, aldi berean, bi musika genero horiekin lortzen den formalismotik urruntzen dira, taldeekin helburua emanaldi alaia eta koloretsua eskaintzea da-eta.

Eguraldiak laguntzen ez badu, kiroldegian izango dira ikuskizun biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak