Hasiera baten jaialdia herriko plazan egitea aurreikusita badago ere, eguraldi txarra eginez gero Udal Pilotalekuan izango da hori.
Ekimenak
Ekimenak 17:00etan hasiko dira, umeendako hainbat tailer eta jolasekin. Ordubete geroago ipuin kontalaria eta 18:30ean txokolate jana egingo dira. Bitartean, bertsolariak, txistulariak, opari banaketa eta Ekuadorko dantzak ere izango dira. 19:00etan, azkenik, euskalgintzaren esperientzia ezagutzen egondako indigenei agurra egingo diete.