Trukaro egitasmoa aurkeztu diete Eskoriatzako erretiratuei

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urtarrilaren 19a

Trukaro egitasmoa herriz herri aurkezten hasi dira. Atzo Eskoriatzako kultura etxean egin zuten aurkezpena. 30 lagun inguru bildu ziren bertan.

Udazkenean izan genuen Trukaro egitasmoaren berri Debagoienean.

Egitasmoa Arizmendi ikastolan sortu zen eta gaur egun bazkide gehienak ikasleak dira.

Egitasmoaren bultzatzaileak, orain, adin talde gehiagorengana iritsi nahi dute. Hori dela eta, atzo Eskoriatzako erretiratuei Trukaro zer den azaldu zieten.

Helburua

Guztiok daukagu zer eskaini eta zer jasoa. Hori da trukaro proiektuaren abiapuntua. Trebetasunak eta ezagutzak trukatzen dituzte bertako bazkideak. Ez dute diru ordainketarik egiten. Truke txanpona denbora da trukaroko bazkideen artean.

Bartzelonan oso hedatua dago egitasmoa

Gurean, oraindik ere, berria da trukaro egitasmoa baina Bartzelonan nahikoa hedatuta dago. Bazkide asko eta asko jubilatuak dira. Denbora libre asko dute eta gustura jasotzen dituzte bertan eskaintzen diren zerbitzuak. Gasteizen ere ondo funtzionatzen du. 80 bat bazkide ditu trukarok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak