Toponimiaren gaineko lana erakusgai

Iker Barandiaran 2007ko apirilaren 11

Aitzorrotz Kultura Elkarteak udalerriko toponimiaren gainean urteetan egindako lana erakusgai jarri du kultura etxean. Maiatza hasiera arte egongo da ikusgai eta herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte.

Aitzorrotz kultura elkarteak osatu du orain dela 10 bat urte museoko etnografia elkarteak hasitako lana. Udalerriko toponimia jasotzen aritu dira, eta dagoeneko 800 bat tokiren izenak batu dituzte. Horren baitan, baserriak, errekak, karobiak, mendixkak eta beste daude.


Erakusketaren helburua da orain arte egindako lana erakusgai jartzeaz gain, herritarren ekarpenak eta baserrien argazki zaharrak jasotzea. Horretarako, maiatzaren 6ra bitartean egunero 18:30etik 19:00etara egongo dira kultura etxean.

Eskoriatzarren ekarpen eta zuzenketak jaso ostean, antolatzaileen asmoa da lana herriaren esku jartzea. Bibliotekan, museoan eta Inkernu tabernan egongo da ikusgai. Horrez gain, lana CDan batu eta azoka egunean saltzeko asmoa agertu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak