The Wet Band 2007ko hasieran sortu zen Mutrikuko rock kolektiboak kudeatzen dituen udal lokaletan. Hiru gazte hasi ziren orduan: Wendi (gitarra eta ahotsa), Aitzol (bateria) eta Iñigo (baxua eta ahotsa).
Bertsioak egiten hasi ziren, askotariko musika estiloak jorratuz: bluesa, punka, soula, rocka, hard rocka... Hainbat kontzertu eskaini ostean, taldekideak kantuak sortzen hasi ziren eta ahots gozoa bilatzeari ekin zioten, Ainararekin topo egin arte. 2008ko abuztuan, Mutrikuko AME estudioetan bost kantu dituen maketa grabatu zuten.
Rocka egiten dute, askotariko ukituak ematen, hala nola pop-rocka, funk-rocka, soul-rocka eta stoner estiloa. Kantuen tituluek erakusten duten moduan, euskaraz eta ingelesez abesten dute.
The Auambas
Zapatuan, berriz, The Auambasek joko du Inkernun. Talde hori 2006an sortu zuten enpresa berean lan egiten zuten lau gazteren artean. 2007an maketa grabatu zuten. Ukitu rockeroa zuten, dantzarako erritmoak alde batera utzi gabe.
2008ko azaroan Arrasateko Shot estudioetan sartu ziren, Iñaki Bengoaren gidaritzapean bost abestiz osatutako diskoa grabatzeko. Taldearen eboluzioa nabaria da, melodia eta erritmo dantzagarrien erreinuarekin topo egiten dute. Iaz Euskadi Gazteako maketa lehiaketako finalistak izan ziren eta aurten, Idiazabalgo pop-rock lehiaketako lehen saria irabazi dute. Horrek Idiazabalgo Sound Sorce estudioetan disko berria grabatzeko aukera eman dio.