Taldeendako dirulaguntzen oinarriak argitaratu dituzte

Mirian Biteri 2008ko urr. 13a, 12:59
Eskoriatzan diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateei 2008an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezagutzera eman ditu Udalak. Joan den eguazteneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen.

Eskaera egiteko hona egin beharrekoa: oinarrien eranskinean jasotako eskaera orria behar bezala bete eta dirulaguntza eskatzeko ahalmena duenak sinatuta aurkeztu, elkartearen eta jardueren gaineko hainbat dokumentazioarekin batera. Eskaerak astelehenetik barikura bitartean aurkeztu ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko erregistro orokorrean;  aldizkarian argitaratu ziren egunetik, urriaren 8tik, kontatzen hasita hilabeteko epean. Hau da, azaroaren 8ra arte aurkezteko aukera egongo da.

Lehiaketa bidez

Dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez erabakiko du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta jarraian, udal kirol batzorde informatzaileak aztertu egingo ditu, eta agiriren bat falta bada, hamar eguneko epea egongo da hura aurkezteko.
Kirol batzordearen zinegotziak teknikariaren txostena aztertu eta batzordearen iritzia entzun ostean, behin betiko ebazpen proposamena egingo dio alkateari, hark dagokion erabakia har dezan. Deialdirako 2.000 euro bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak