Zer egin sute baten aurrean? Hemen dituzue aholku batzuk

Usoa Agirre 2010ko mai. 26a, 17:52
Eskoriatzako kultur etxean suteen aurrean zer egin behar den jakiteko hitzaldia izan zen atzo arratsaldean. Donostiako bi suhiltzailek sute bat piztu ez dadin ze neurri hartu behar diren eta sua piztutakoan zer egin azaldu zieten bertara gerturatutakoei.


Suaren aurrean senak esaten diguna egitea izaten da ohikoena baina ez egokiena kasu askotan. Horregatik, hainbat aholku eman zituzten suak sortutako kalteak murriztu eta sua kontrolatzeko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Sute baten aurrean, hori bai, egin behar den lehengo gauza suhiltzaileei deitzea da.

Era guztietako pertsonei zuzendutako hitzaldia izan zen atzokoa. Etxeetan sua sortzeko arrisku potentzial asko daude. Horiek ezagutu eta etxean ditugun elementu arriskutsuek sua hartzeko dituzten aukerak murrizteko gomendioak zabaldu zituzten.

Suteak nahita edo nahi gabe pizten dira, baina garrantzitsuena horiek itzaltzea da. Bi suhiltzaileek gazteei esan zieten inoiz nahi gabe sua pizten badute beldurrik gabe eta ahalik eta azkarren deitzeko eurei. Arrutiren ustez, gazteak gazte dira, eta nahiz eta debekatu suarekin jolasten jarraituko dute, beraz, hezi beharra dago.
 
Nagusiek, berriz, mugitzeko arazoak izaten dituzte eta askotan suhiltzaileak laguntzera joaten dira. Horiei ere azaldu zieten halako kasuetan zer egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak