Sutea Tesa lantegian

Goiena 2010eko ekainaren 24a

Tesako arduradunek adierazi digutenez, lantegiko produkzio sailean gertatu da ezbeharra eta ez da inor zauritu.

Goizeko hamarrak inguruan jaso du abisua ertzaintzak eta Tesakoen arabera, suhiltzaileak heldu orduko sutea nahiko kontrolatuta zeukaten. Hori bai, eraikina jendez hustu behar izan dute, eta bi lagunek oxigenoa behar izan dute.

Ertzaintza, anbulantzia bat eta suhiltzaileen hiru ibilgailu izan dira bertan.

Tesako arduradunek jakinarazi dutenez, suteak eragindako kalteak datozen egunotan zenbatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak