Sukaldaritzako biziraupen ikastaroa antolatu dute, batez ere, gazteendako

Usoa Agirre 2007ko urr. 8a, 17:53
Sukaldaritzako biziraupen ikastaroa antolatu du Eskoriatzako Udal Gazteria zerbitzuak. Hortaz, hemendik aurrera, ez dago aitzakiarik zartagin artean ez ibiltzeko. Sukaldean moldatzen ez direnek orain daukate aukera amantala ipini eta ikasten hasteko.

18 urtetik gorako edozein gaztek parte har dezake.

Noiz: Urriaren 18an hasi eta azaroaren 29an amaituko da. Ostegunetan izango da ikastaroa, arratsaldeko 7:30etik 10:00etara. Guztira 6 saio, 6 oinarrizko menu.

Bertan eguneroko platerak prestatzen ikasi eta gero afaldu egingo da.

Non: Eskoriatzako kultur etxeko sukaldean

Norentzako da ikastaroa: 18 urtetik gorako gazteentzako:

  • Eskoriatzara pisutara bizitzera etorri diren kanpoko gazteentzako,
  • Eskoriatzatik kanpora ikastera eta pisutara joan diren gazteentzako
  • Gurasoen etxetik irten diren gazteentzako
  • Sukaldean ikasi nahi duten gazteentzako
  • Sukaldean hobeto ikasi nahi duten gazteentzako
  • Bikoteari sorpresatxo bat eman nahi dioten gazteentzako
  • ...

Ikastaroaren prezioa: 15 euro

Izen-ematea: urriaren 1etik 11ra

Izena emateko lekua: Eskoriatzako gazteria zerbitzua: Hidalga 1.
Astearte eta ostegunetan 9:30-13:30/ 14:30-17:30
gazteria@eskoriatza.net
943 714 407 / 605 708 946

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak