Sukaldaritza biziraupen ikastaroa 18 urtetik gorakoendako

Iker Barandiaran 2007ko irailaren 28a

Udaleko Gazteria Zerbitzuak eguneroko platerak prestatzen ikasteko eskolak antolatu ditu.

Urriaren 18an hasi eta azaroaren 29a bitartean sukaldaritza biziraupen ikastaroa egingo dute. Helburua da eguneroko platerak prestatzen ikasi eta gero afaltzea. 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta sei saio egingo dituzte, eguenero, 19:30etik 22:00ak bitartean. Ikastaroaren prezioa 15 euro da, eta interesatuek Gazteria Zerbitzura jo beharko dute urriaren 1etik 11ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak