'Sanpedrotan egiña... errepika eziña!', jaietako esaldia aurten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 10a, 18:36
2010eko Sanpedroek badute esaldia. Lehiaketaren 11. edizioa izan da aurten, eta 'Basajaunak' izeneko lagun koadrilak irabazi du. Xabier Arenazak, Imanol Belokik eta Aitor Aiastuik osatutako taldeak, hain zuzen. 20 eta 23 urte arteko gazte eskoriatzar horiek afari ederra izango dute sari. Jaietako edozein egunetan egin ahalko dute afaria eta eurek aukeratuko dute jatetxea.

Ekimena euskara ahoan duten gazte koadrilendako antolatu du Udaleko Kultura Sailak, eta koadrila bakoitzak hiru esaldi aurkeztu behar izan ditu gutxienez eta bost gehienez.
Lehiaketa herrian errotu dela ez dago zalantzarik; 72 esaldi jaso dituzte, kopuru bereziki aipagarria da. Izan ere, iaz lehiaketak hamar urte bete zituen eta orduan aurreko bederatzi urteetan esaldi irabazleen artean gustukoena aukeratu zuen epaimahaiak. Hortaz, ez zen herritarren parte-hartzerik izan.
Aurten lehiaketaren betiko formatura itzuli dira. Hori horrela, Mari Carmen Arrieta euskara teknikariak azaldu duenez, beldur zen Udala parte-hartzea baxua izan zitekeelako: "Uste genuen herritar asko ez zirela akordatuko, baina parte-hartzea espero baino altuagoa izan da". Irabazleendako saria da herriko jatetxe baten afaria, jaiek iraun artean. Irabazleek aukeratuko dute jatetxea.

Pegatinetarako esaldiak
Esaldi irabazlea, urtero moduan, Kultur etxeko balkoian egongo da jaiek iraun artean. Eta esaldi horrez gain, beste bi esaldirekin egingo dituzte pegatinak. Bi proposamen hauek aukeratu ditu epaimahaiak: Astien ziher festa, asteburuen siesta eta Ez hadi gera begira, pasa hadi harira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak