San Pedroetako egitarauko azaleko irudia eta esaldia aukeratzeko lehiaketak

Edurne Burgaña 2007ko mai. 7a, 19:59

San Pedro jaietako egitaraua apaintzeko lanean parte hartu gura duenak orain du aukera. Izan ere, egitarauaren azala diseinatzeko lehiaketa martxan dago, eta edozeinek parte har dezake.

Irudiek 21x10 cm neurtu behar dute, teknika librean eginak, eta 2007ko San Pedro Jaiak. Eskoriatza esaldia eraman behar dute. Izen barik aurkeztu beharko dira; atzeko aldean lelo bat dutela, eta kartazal itxi batean, kanpoan, lelo bera, eta barruan, egilearen datuak. 

Lanak udaletxean zein kultura etxean aurkeztu behar dira ekainaren 1eko 13:00ak baino lehen. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

Esaldiak asmatzen

Baina hori ez da lehiaketa bakarra: jaietarako esaldia asmatzekoa ere martxan dago. Parte hartu ahal izateko, eskoriatzarra eta 13 urtetik gorakoa izatea derrigorrezkoa da. Hiru edo bost kideko taldeetan parte hartu beharko da, eta norberak talde bakarrean parte har dezake. Taldeko, nahi beste esaldi aurkez daitezke.

Jaiak aireratzeko esaldiak izan behar dira, baina ez dituzte onartuko neurriz kanpoko kontsumoa nahiz jarrera sexistak bultzatzen dituztenak.

Esaldiak udaletxeko eta kultura etxeko arkupeetan jarriko diren buzoietan utzi beharko dira, maiatzaren 25a eta ekainaren 3a bitartean. Esaldi sarituarengatik, San Pedro jaietan afari bat emango dute, eta plazan kartela jarri. Beste batzuk pegatinak egiteko erabiliko dituzte, eta horiengatik 50 euro emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak