San Pedro jaietako argazki lehiaketa

Iker Barandiaran 2008ko uztailaren 3a

Udalak San Pedro jaietako argazki lehiaketa antolatu du. Lanak euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, eta azkeneko eguna uztailaren 18a izango da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hamar argazki aurkeztu ahal izango ditu. Horretarako, interesatuek kultura@eskoriatza.net helbidera bidali beharko dituzte. Aurkeztutako argazki guztiak www.eskoriatza.net webgunean jarriko dituzte ikusgai, eta honako sariak banatuko dituzte: argazki onenari 150 euro, bigarrenari 100 eta hirugarrenari 50 euro, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak