Zapatu honetan ospatuko da San Juan kaleko IX. jaialdia. Goizeko 11etan hasiko da eguna etxafuego, trikitilari eta txistulariekin eta Egokiena elkartean egingo dute eguerdian bazkari popularra. Antolaketa lanak ondo joan daitezen, bazkarian parte hartu nahi dutenak lehenbailehen apuntatzea komeni da. Horretarako Euskadiko Kutxan 20 euroko diru-sarrera egin behar da honako kontu zenbakian 3035 0044 80 0441000737.
Antolatzaileek auzokide guztiak animatu nahi dituzte jaian eta bazkarian parte hartzera.
Hauxe da egitaraua:
• 11:00: Jaiari hasiera emateko etxafleroak bota eta trikitilari eta txistulariekin kalejira.
• 12:30: Egokiena elkarteko plazan elkartu eta soinuaren laguntzarekin elizarantz abiatuko gara.
• 13:00: San Pedro Elizan, Meza Santua
• 13:30 - 14:30: Musikarien laguntzarekin txikiteoa.
• 14:30: Egokiena Elkartean, BAZKARI POPULARRA. Jarraian dantzaldia orkestra famatu batekin.