San Juan kaleko herri bazkarirako 75 auzotarrek eman dute izena

Mirian Biteri 2008ko irailaren 11

San Juan kaleko jaiak ospatuko dituzte bihar, zapatua. Egun horretarako antolatu diren ekintzen artean, Egokiena elkartean egingo den herri bazkaria nabarmentzen da. Guztira, 75 lagunek eman dute izena.

Ohikoa den moduan, bazkarian auzotar nagusienak omenduko dituzte. Aurten, Julian Uribetxebarriak eta Francisca Uribesalgok jasoko dute lore sorta.

Ekimenak 11:00etan hasiko dira. Lehenik eta behin, etxafuegoak jaurtiko dituzte; jarraian, txistulariek eta trikitilariek kaleak alaituko dituzte; kalejiraren ostean, 12:30erako, Egokiena elkartea dagoen plazatxoan biltzeko gonbita egin dute antolatzaileek, San Pedro elizaraino batera joateko. Soinuaz lagunduta egingo dute ibilbidea. Meza 13:00etan hasiko da.

Jarraian, herri bazkaria izango da. Menu ederra izango dute: atuna, piper beteak, bakailaoa eta flana izozkiarekin. Dantzaldiarekin emango diote amaiera aurtengo San Juan kaleko jaialdiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak