Sahara festa egingo dute zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2008ko otsailaren 27a

Gaur, otsailak 27, 32 urte betetzen dira Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela. Urteurrena dela-eta, jaia egingo da zapatuan Eskoriatzan, Euskal Herriko sahararren lagunen elkarteak batzen dituen Otsailak 27 koordinadorak antolatuta.

11:00 Herriko plazan festaren hasiera: "Zaki" magoa, Saharako tea dastatzeko aukera, argazki erakusketa,...

13:00 Hitzaldia herriko plazan Saharar herriaren egoerari buruz.

14:30 Pilotalekuan bazkari herrikoia.
Bazkarirako txartelak 9eurotan. Aurrez erosi ahal dira Azkoaga Enea hotelean eta e-postaz koordinadora27febrero@gmail.com helbidean. Egunean bertan plazan salduko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak