Sagardotegia eta Portugal zain dituzte erretiratuek

Mirian Biteri 2010ko mar. 30a, 19:42
Datozen bi hilabeteotan bi irteera egingo dituzte Olazar erretiratuen elkartekoek: urtero moduan, apirilean sagardotegira joateko asmoa dute; eta maiatzean, berriz, astebeteko bidaia egingo dute Portugalera.
Sagardotegira irteerari dagokionez, apirilaren 24rako jarri dute hitzordua. Aginaga sagardotegira irteera egingo dute. Baina ez dira zuzenean hara joango; goizeko lehenengo geldiunea Tolosan egingo dute, hango azoka bisitatzeko. Eguerdi aldera autobusera igoko dira ostera eta Donostiarantz abiatuko dira. Alde Zaharra bisitatuko dute. Hango pintxo gozoak probatzeko aukera izango dute erretiratuek orduan. Jarraian, 14:30ean, Usurbil ondoan dagoen Aginaga sagardotegian bazkalduko dute. Elkartetik esan digute oraindik irteeran parte hartzeko lekua badagoela, interesa duen edonorendako. Maiatzaren 4tik 10era, biak barne, Portugalera joango dira. Bidaia horren prezioa 455 euro da eta bi epetan ordaindu behar da: lehenengoa, 200 euro, izena emateko unean; eta bigarrena, gainerako 255 euroak, apirilaren 11n. Bestalde, erretiratuen elkartetik gogorarazi dute oraindik hainbat bazkidek aurtengo kuota ordaindu barik dutela. Ordainketa egiteko elkartearen bulegotik pasa behar dute honako ordutegian: martitzenean eta eguenean, 11:00etatik 12:30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak