Sabina Artatzak 102 urte bete zituen atzo

Mirian Biteri 2009ko irailaren 30a

Sabina Artatza eskoriatzarrak urteak bete ditu asteon. Hain justu ere, 102 urte egin zituen atzo. Hori dela-eta, omenalditxoa egin zioten herriko zaharren egoitzan, orain dela hiru urte bizi den tokian.

Opariak ez ziren falta izan: besteak beste, bonboiak, landare bat eta negurako artilezko xal ederra oparitu zizkioten martitzen goizean egoitzara joan zirenek. Senitartekoez gain (semea eta haren emaztea), Udalaren izenean Dorleta Lezeta eta Begoña Eraña zinegotziak eta Gizarte Zerbitzuko langile Agurtzane Altube izan ziren. Olazar erretiratuen elkarteko zuzendaritzako kideek eta egoitzako arduradunek eta zenbait lagunek ere Artatza zoriondu gura izan zuten egun berezi hartan.

Rosalia blanco

Bestalde, datorren astean ehun urte beteak dituen beste eskoriatzarraren urtebetetzea izango da. Rosalia Blancok 101 urte egingo ditu eguaztenean, urriak 7. Zorionak, hemendik, bioi!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak