Rockaren klasikoak egubakoitzean, Inkernun

Mirian Biteri 2009ko urr. 15a, 11:56
Kontzertuak itzuliko dira bihar, egubakoitza, Inkernu tabernara. Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik, Bikustik taldea agertokira igoko da, 22:30ean. Betiko moduan, kontzertu horretarako sarrera librea izango da.

Bikustik Patxi Zabaleta (gitarra nagusia eta koroak) eta Jon Gurrutxaga (ahots nagusia eta gitarra laguntzailea) elgoibartarrek osatzen dute. Aspaldiko lagunak eta Arima Beltza musika taldeko kide ohiak badira ere, proiektua ez zuten joan den urtera arte martxan jarri. Taldearen izenak adierazten duen moduan, proiektu akustikoa da; hain justu ere, bertsio akustikoen egitasmoa. Rock klasikoaren bertsio akustikoak ardatz hartuta datoz elgoibartarrak proiektu berriarekin.

Talde mitikoen kantuak

Besteak beste, The Beatles, Creedence Clearwater Revival, Led Zeppelin, Queen eta Chris Robinson talde mitikoen bertsioak eskainiko dituzte gaur gauean Inkernu tabernan egingo duten musika emanaldian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak