PSEk, EAJk eta EAk aurkeztutako mozio ‘etikoa’ atzera bota dute

Mirian Biteri 2008ko mai. 1a, 01:27
PSEk, EAJk eta EAk mozio etikoak ez zuen aurrera egiterik izan joan zen astean egindako osoko bilkuran. Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabasterrek kalitateko botoa erabili behar izan zuen, mozioaren bozketan irtendako berdinketa apurtzeko.
Mozioa Udalan aurkezterako orduan, EAko udal taldeak PSEk eta EAJk adostutako mozioa babestu zuen. Esandako hiru alderdiek sinatu zuten mozio hori osoko bilkuran sartzearen aldeko idatzia. Eguaztenean, ordea, alderdi horren zinegotzirik ez zen azaldu osoko bilkuran. EAk bi zinegotzi ditu Eskoriatzako Udalan. Horietako bat oporretan zegoela jakinarazi da. Mozioak EAJren (bi zinegotzi) eta PSE eta EBren zinegotzi banaren aldeko botoa jaso zuen. EAEko lau zinegotziek kontra bozkatu zuen eta Elizateetako Leire Okaranza abstenitu egin zen. Gauzak horrela, alkatearen kalitateko botoak erabakigarria izan zen. Testua Arrasaten eta Bergaran aurkeztutakoaren bera zen. Horretan zera eskatzen zen: “herri honetako udal karguak zalantzarik gabeko konpromisoa hartzea, pertsona guztiek merezi duten eskubideen defentsan eta hauek urratseko edonolako saiakera arbuiatzeko”. Hori betetzen ez zuten udal ordezkariei exijitzen zien “bere gobernu karguak uzteko dimisioa aurkez dezatela”. Eskoriatzako alkatea gogor salatu zuen ekimen hori. Mozioa aurkeztu zutenen jarrera “hipokrita” kritikatu zuen. Horren harira, hasieran batean horrelakorik aurkeztu behar ez zutela eta ondoren kontrakoa egitea leporatu zien mozioa aurkeztu zuten alderdiei. Horrez gain, mozioa sinatu izan zuten EAko zinegotziak osoko bilkurara agertu ez izana salatu zuen. Lasagabasterren ustez,“lotsagarria da. Ez dakigu zer egin dugun, proba hau pasatzeko”. Mozio etikoa bezala ezagutzen denarekin gertatzen ari dena “zirkotzat” jo zuen eta, alternatiba moduan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala bozkatzearen alde azaldu zen. “Aldeko botoa ematen ez diotenei dimititzeko eskatuko diet”, jakinarazi zuen alkateak. Aho batez onartu zen hori. PSEko Iñaki Pierrugesek, bestalde, EAJren jarrera salatu zuen, mozioa eguaztenean eztabaidatzeagatik. Atzerapena eskatu zuen, ebakuntza batetik osatzen ari delako. Mozioaren testua eta udalez udaleko eztabaidaren data aurretik adostuta daudela erantzun zion EAJko Aitor Urrutiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak