Aurten, bigarren aldiz, presoen aldeko bertso afaria egingo dute herrian. Bihar, egubakoitza, egingo dute Egokiena elkartean, 21:30ean. Elgetako Ainhoa Agirreazaldegi eta Villabonako Amaia Agirre izango dira afarian. Interesatuek Inkernu eta Aldatz tabernetan eskuratu ahal izango dituzte txartelak 15 eurotan. 50 lagunendako lekua egongo da.
Joan den urtean ere presoen aldeko bertso afaria egin zuten. Orduan Xabier Silveira, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Manzisidor Mantxi-k jardun zuten, eta giroa paregabea izan zen.