Postal onena aukeratuko dute domekan Inkernun

Mirian Biteri 2008ko ira. 11a, 19:21
Aitzorrotz kultura elkarteak antolatutako postal lehiaketaren zozketa egingo da datorren domekan, hilak 14, Inkernu tabernan. Eguerdi partean egingo dute zozketa eta ondorengo sari banaketa.

Aurten, guztira, 30 argazki bidali dituzte eskoriatzarrek nahiz inguruko herrietako lagunek. Inkernu tabernan aurkeztu dira irudi guztiak. Ohikoa den moduan, mundu osoko txokoak aurki daitezke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Txinakoak, Txekiakoak eta Tenerifekoak daude horien artean. Gaia librea bazen ere, udako oporrekin lotutako irudiak jaso dituztela aipatu dute.

 

Saria ez da aldatu: Gatza-gain jatetxean bazkaria irabaziko du zozketatik garaile irteten den irudiaren jabeak. Aurkeztutako postal guztiekin, gainera, erakusketa egingo dute Inkernun. Hilabete inguru emango dute han, ikusi nahi dituztenendako. Bosgarren aldia da kultura elkarteak posta lehiaketa antolatzen duena.

Urteurrena

Bestalde, gogorarazi dute tabernak abenduan bost urte beteko duela eta dagoeneko urteurrena ospatzeko ekimena antolatzen dihardutela. Aurreratu dute CD bilduma prestatzen ari direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak