Pobrezia desagertzearen aldeko eguna ospatu zuten

Iker Barandiaran 2009ko urr. 18a, 13:32
Asteko ekitaldiei bukaera eman zieten Eskoriatzan zapatuan egindako kale ekintzarekin. Pobreziarekin amaitzeko pertsonen izoztea izeneko kale ekintza egin zuten herriko plazan.

Atzoko eguna, urriaren 17, Pobreziarekin Amaitzeko Eguna izan zen. Hala, horren harira, Debagoieneko Pobrezia Zero plataformak hainbat ekintza antolatu zituen astean ibarreko herri gehienetan.

Hain zuzen ere, astean 'La cuarta guerra mundial' izeneko dokumentala eman dute honako herriotan: Aretxabaletan, Oñatin, Eskoriatzan eta Arrasaten. Helburua izan zen herritarren artean pobreziaren, gastuaren eta bizitzeko moduaren arteko hausnarketa bultzatzea.
Programari bukaera borobila emateko, baina, zapatua aukeratu zuten, leloaren egun bera. Egun horretan Eskoriatzara jo zuten eta han Pobreziarekin amaitzeko pertsonen izoztea izeneko kale ekintza egin zuten. Hala, Pobrezia Zeroren komunikatua irakurri ostean, hainbat pertsona minutu batez geldi eta isilik egon ziren. Helburua zen norberak pobrezia zergatik dagoen pentsatzea.

Horren ostean, trikitilariek lagunduta, txikiteoa egin zuten herrian zehar eta, bide batez, eskoriatzarrei informazioa banatu zieten.

Emakumearen egoera

Bestalde, eguenean, Emakumeak krisi garaian berbaldia egingo du Arrasateko Kulturaten, 19:00etan, EHUko Ekonomia aditu Mertxe Larrañagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak