Plaza atzean utzi eta Mazmelara joan ziren atzo Arizmendikoak

Mirian Biteri 2010ko urr. 17a, 20:42
Aurten Mazmela elizatea bisitatu dute Arizmendiko Jose Arana eta Almengo gunekoek, Ezkurtxo jaialdiaren bidez. Antolatzaileen esanetan, ehun lagun inguru izan ziren zapatu arratsaldean elizatea bisitatzen.

Eskoriatzako plaza eta Mazmela arteko bidea autobusean egin zuten ume gehienek, batzuk gurasoekin batera autoan joan baziren ere. Ordurako zain zituzten jolasak: igelaren jolasa, soka, boloak eta eskiak, besteak beste. Umeek horrenbeste maite duten Ezkurtxo ere bueltaka zebilen handik. Jolasez gain, urtero moduan, ibilbidetxo bat prestatu zuten elizatetik; trenbide zaharrena, hain justu ere.

Txokolate beroa

Jolasean ordubete inguru ibili ostean, berotan sartzeko unea heldu zen, momentuan egindako txokolate gozoarekin. Lanbroa zegoen eta umeek nahiz helduek eskertu egin zuten esku artean zerbait beroa izatea. Jarraian, poz-pozik itzuli ziren guztiak herrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak