Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria, azaroaren 28an

Mirian Biteri 2009ko urr. 27a, 10:16
Aurten ere ez dute huts egingo Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Azaroaren 28an, 'Irrien Lagunak' ikuskizun berria aurkeztuko dute Eskoriatzako kiroldegian.

Udaletik jakinarazi digute sarrera salmenta sisteman aldaketak daudela. Urtero sarrera banaketarekin gorabeherak izan dira. Hori dela-eta, aurten, Jose Arana ikastolako eta Luis Ezeiza ikastetxeko guraso elkarteek sarrera banaketa beste modu batera egitea adostu dute:

  • Azaroaren 13ra arte, Eskoriatzako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak ikastetxean bertan sarrera erosteko aukera izango du; ikasle bakoitzeko, gehienez, bi sarrera.
  • Gainontzeko sarrerak, azaroaren 18an, herriko kiroldegian jarriko dituzte salgai.

Kantuak zuzenean

Esan bezala, Irrien Lagunak izeneko saio berria aurkeztuko dute. Horretan pailazoek Sudurgorrien Eguna egingo dute kiroldegian biltzen diren umeekin batera. Lagun bihurri eta kilikagarriekin, denon artean, barre eginarazten diguten uneak gogoratuko dituzte; eta barre, kantu eta dantza artean, egunero bizi, sentitu eta ikasten dugunarekin puzzlea osatuko dute. Gainera, aurtengo ikuskizunean kantuak eta soinua zuzenean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak