Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek "Piratak" estreinatuko dute

Iker Barandiaran 2008ko azaroaren 5a

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek aurten ere Eskoriatzan egingo dute estreinaldi ofiziala. Ikuskizun berriak "Piratak" izena dauka eta hilaren 29an, zapatua, egingo dute kiroldegian, 17:30ean.

Lan berrian Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pirata bilakatu eta altxorraren bila joango dira. Are gehiago, euren leloa honako hau izango da: Gora euskal piratak eta gora Patakon!

Antolatzaileak Arizmendi ikastolako Jose Arana guneko eta Luis Ezeiza herri ikastetxeko gurasoen elkarteak eta Eskoriatzako Udala dira. Sarrerak, berriz, hilaren 14an jarriko dituzte eskuragai 5 eurotan honako lekuetan: Gozo-Txiki, Dorleta paperdenda eta kiroldegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak