Sarrerak GOITBn eta Arrasate Irratian
Goiena Telebistan 4 sarrera zozketatuko dituzte; bi lagunendako bina sarrera.
Zozketan parte hartzeko:
- Bidali SMS bat 5767 zenbakira GTB mezuarekin.
Arrasate Irratian 6 sarrera zozketatuko dituzte; hiru lagunendako bina.
Zozketan parte hartzeko:
- Deitu telefonoz: 943 71 17 31
- Bidali e-posta bat: irratia@goiena.com
Eskerrik asko ikuskizuna
Pirritx eta Porrotx pailazoek Eskoriatzan egiten dute beti ikuskizun berrienaren lehen emanaldia. Oraingoan Eskerrik asko izeneko ikuskizunaren estreinaldia egingo dute Eskoriatzan.Hemen ikuskizun berriaren laburpentxo bat:
Pirritxek eta Porrotxek badute lagun bat, zu bezain maitagarria, Mari Motots.
Baina orain ez du mototsik, gaixorik dagoelako. Minbizia du, eta sendatzeko botikak ilea erorarazten dio. Pailazoek bisita egingo diote ospitalean. Han bihotza sendatzen duen dantza ikasiko dute.
Lagunak zein garrantzitsuak diren ere konturatuko dira, elkarri maitasuna eta indarra emanaz.
Eguna: azaroak 24, zapatua.Ordua: 17:30
Lekua: kiroldegia