Pintaketak egin dituzte Inkernun

Iker Barandiaran 2008ko ekainaren 5a

Astelehen gauean ezezagun batzuek hainbat pintaketa egin zituzten Inkernu tabernaren atean eta kristaleratan.

Ezezagun batzuek hainbat pintaketak egin zituzten Inkernu tabernan astelehen gauean. Bertan Abertzale faltsuak, Non daude ekintzak aho asko eta Nazkagarriak esaldiak idatzi zituzten, besteak beste. Horren aurrean, taberna kudeatzen duen Aitzorrotz Kultura Elkarteak ezagutzera eman du elkarteak herrigintzan eta kultura arloan lan egiten duela, eta ateak beti zabalik izan dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak