Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Andoaingo piano jaialdian Debagoieneko ikasle askok parte hartu zuten; tartean, Eskoriatzako hiruk. Pozik etorri ziren handik hirurak. Aitziber Erañak (eserita) 11 urtetik gorakoen kategorian jo zuen, eta zilarrezko domina irabazi. Infantiletan, berriz, Ane Arrietak (ezkerrean) ere kolore bereko domina irabazi zuen eta Leire Astiasaranek (Eskuman) brontzezkoa. Hirurak, gainera, diploma banarekin bueltatu ziren. Zorionak, hiru piano-joleei!