Pediatria zerbitzuarekin arazoak dituzte eskoriatzarrek

Mirian Biteri 2008ko uzt. 24a, 10:58
Haserre daude guraso eskoriatzarrak gaur egun eskaintzen ari zaien pediatra zerbitzuarekin. Salatu dutenez, goizetan bi orduz baino ez da egoten haur txikienekin, eta nagusitxoagoak diren umeak, berriz, familiako medikuak hartzen ditu.

Osakidetzako koordinatzaile Edurne Lizarazuk onartu du pediatria arloan giza baliabideak "eskasak" direla: "Pediatra titularra bajan dago eta giza baliabideekin arazo bat dago". Aretxabaletan ere egoera antzekoa da, pediatra titularra bajan dagoela, eta, beraz, Lizarazuk esan duenez, "umeak hartzen ditugu herri batean edo bestean, beharren eta ditugun giza baliabideen arabera". Eskoriatzan 562 umek jasotzen dute esandako zerbitzua.

Egoera noiz normalduko den galdetuta, pediatra titularra lanera bueltatzean edo ordezkoa jartzean aipatu du.

Lasaitasuna helarazi gura izan du Lizarazuk horren aurrean; izan ere, "edozein urgentzia izanda, medikua badago. Orain gertatzen ari dena ez da berria. Uda garaian, agendak batzuetan moldatu behar izaten ditugu, dauzkagun behar eta baliabideen arabera, edozein enpresan bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak