Hain zuzen ere, gurasoek salatu dute "eskailerek ez dutela eskudelik, komunetako leihoak handiegiak direla eta eraikinaren zutabeek ez dutela babesik".
Horrez gain, erabiltzaile horiek kexu dira "errekara ematen duten hesien arteko distantzia handiegia delako, eta eskolan ur berorik ez daukatelako".
Hobekuntzak egingo dituzte
Haurreskolaren ardura partzuergoak darama, eta partzuergoa Udalak eta Jaurlaritzak osatzen dute.
GOITBko kazetarien galderei erantzunez, Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoak jakinarazi zuen "lan guztiak amaitu aurretik zabaltzea erabaki zutela, on beharrez, erabiltzaileei zerbitzua ikasturte hasieran ahalik eta lasterren emateko". Horrez gain, azaldu zuen Udalak beste kokagune bat gurago zuela, eta azpimarratu zuen hobekuntzak egingo dituztela.