Ospakizunak nagusituko dira datozen egunotan

Mirian Biteri 2010eko martxoaren 31

Aste Santuarekin batera ekimen erlijiosoak ugaritu egingo dira. Bihar, Eguen Santua, bakarkako aitortzak egongo dira 11:00etatik 12:00etara; eta arratsaldean, Jaunaren azken afariko eukaristia egingo dute parrokian, 18:00etan.

Bestalde, jakinarazi dute 20:00etan hasiko den kristau elkarteko afarian parte hartu nahi duenak Pilar Galdosi eman behar diola izena. Eguna amaitu aurretik, 21:30ean, ordu santua izango da parrokian.

Egubakoitz Santuan, 11:00etan, gurutze-bidea hasiko da; eta 17:00etan, Jaunaren nekaldiko ospakizuna. Zapatuan, 21:00etan, Pazko-gaubeila egingo dute. Pazko-domekan, azkenik, meza nagusia eta bataioa izango dira parrokian, 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak