Eskoriatzako udalbatza alkateak, udal-buru legez, eta hamar zinegotzik osatzen dute eta bilkurak, gutxienez, hilean behin egiten dituzte. Ohikoak edo ezohikoak izan daitezke eta herritarrendako zabalik izaten dituzte beti ateak, udal agintariek herriaren gainean hartzen dituzten erabakiak ezagutzeko. Osoko bilkuretan hartutako erabaki horiekin akta egiten du udal idazkariak eta akta horiek dira, behin udalbatzaren onarpena jasota, ikusgai jarriko dituztenak.
Hala, bada, osoko bilkuretako aktek lekua izango dute Udalaren webgunean eta dataren arabera ordenatuta jarriko dituzte.