Osnyko kartzelan espetxeratu dute Gorka Azpitarte

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 23a

Atzo, eguaztena, Parisen hartu zituen Laurence Le Vert epaileak Ipar Katalunian atxilotutako hiru ustezko etakideak: Jurdan Martitegi, Alex Uriarte eta Gorka Azpitarte. Hirurak espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Hala, Jurdan Martitegi Nanterren espetxeratu dute, Gorka Azpitarte Osnyn eta Alex Uriarte Meauxen. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du atxiloketa oso bortitza izan zela, hiruak zaurituak suertatu zirelarik.

Bereziki Gorka Azpitarteren eta Jurdan martitegiren aurkako atxiloketan bortizkeria handia erabili zutela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "lurrera bota eta esposatuak zituztela aurpegia zapaldu zieten eta ostikoz jo zituzten behin eta berriz. Gorkak medikuen asistentzia behar izan zuen ondoren. Aurpegian ubeldura ugari ditu eta puntuak ditu eskuin bekainean eta ezkerreko masailean. Aurpegia lurraren aurka edukita harri bat sartu zitzaion azalean eta harria atera behar izan diote. Alexek berriz ezpaina zauritua du eta kolpeak ditu gorputzean. Bortizkeria guzti hau poliziek beraiek mugikorren bidez grabatu zutela ikusi ahal izan zuten atxilotuak, hainbat argazki atera eta grabaketak egin zituztelarik."

Askatu.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak