Oreka TX taldeak joko du gaur, plazan

Mirian Biteri 2010ko uzt. 2a, 13:56
Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik, gaur, egubakoitza, hasiko da 'Errekan Gora' jaialdia. Ez da nolanahiko ekimena izango gaurkoa, Oreka TX taldeak emanaldi didaktikoa eskainiko du-eta arratsalde partean, Herriko plazan.

Arkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartari bikainek erakustaldia egingo dute. Lehenik eta behin, plazara joaten diren guztiek txalapartari soinua ateratzen ikasteko lehen urratsak ikasteko aukera izango dute. Jarraian, Kepa Junkeraren eskolatik etorritako bikoteak erakustaldia eskainiko du toki berean.

Pintxoak eta sagardoa

Ikuskizunak irauten duen bitartean, pintxoak eta sagardoa izango dira plazan. Bestalde, iluntzerakoan, Nomadak TX filma ikusteko aukera izango dute eskoriatzarrek. Dokumentalean musikariek planetako lekurik ezezagunenetara bidaiatuko dute, bestelako ahots eta soinuen bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak