Ondasun higiezinen kobrantza,maiatzean

Jasone Zabala 2009ko apirilaren 30a

2009ko ondasun higiezinen gaineko zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina 2009ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era egingo da, biak barne. Aurtengo apirilaren 18a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

 

Ordainagiria aurkeztu

Helbideratu gabe ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa egiteko ordainagiria aurkeztu beharko da. Zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira, eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak