Onbide.org-k gaineratu du sasoi hartan Antton Jaime zela Aldundiko Errepide Saileko zuzendaria; eta 9 urte pasata, Udalak ordainduta, bidegorrien proiektua Jaimek berak zuzentzen duen Injelan enpresak idatzi duela.
Elkartearen kezka da proiektu horren zati bat Udalak ordaindu behar izatea, Aldundiak bere gain hartu beharrean. Bukatzeko, aditzera eman dute Aldundiaren bitartez jakin dutela jendaurrean jarri berri duten proiektua 2005etik idatzita dagoela.