Onartu dituzte 2009ko aurrekontuak, Udal Gobernuko kideen aldeko botoekin

Miren Arregi Amasorrain 2009ko urtarrilaren 20a

Onartu dituzte Eskoriatzan, bigarrengo saiakeran, 2009ko aurrekontuak. Inolaz ere ez dira alderdi guztien gustuko aurrekontuak, izan ere, onarpena eman zitzaien, Udal Gobernua osatzen duten kideen baiezko botoarekin. EAJ, EA eta Ezker Batua alderdiek aurrekontuen kontra bozkatu zuten eta Alderdi Sozialista abstenitu egin zen. Eskoriatzako aurrekontuetara bideratuko dira 2009an 4.900.524,36 euro, 2008an baino %9,75 gutxiago. Aurrekontuei deagokienean ez da inbertsio esanguratsurik, horiek Espainiako Estatuko diru laguntzekin egin gura dira-eta. Nabarmentzekoa da, aurrekontuetan diru kopuru handiena bideratuko dela Dorletako urbanizaziora, guztira 312.000 euro inguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak