Koldo Gojenola Eibarko pintoreak olio-pinturak jarri ditu ikusgai eta hilabete osoan egongo dira. Aire libreko lehiaketak ditu gustuko Gojenolak eta sari asko jasotakoa da, tartean Bergaran eta Aramaion.
Pilar Ansuategi arrasatearrak, ostera, akuarelak ditu ikusgai ekainaren 11 bitartean.
Hona Ibarraundi museoko erakusketek izango duten ordutegia ekainean: hilaren 11 arte: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta hilaren 14tik aurrera goizez bakarrik: 12:00-14:00.