Pedro Mari Armendariz presidenteak, Felisa Oruna idazkariak, Pedro Altuna diruzainak, Esther Alegria sukaldeko bokalak eta Emiliano Royo bokalak kargua utziko dute.
Horren ordez honako hauek sartuko dira: Maximo Iñurrategi, Inazio Oion, Roberto Kortazar, Hanfri Martina, Emilita Gartzia, Rosarito Zubizarreta, Maria Isabel Isasmendi eta Ana Serrano. Bakoitzak izango duen postua zehazteke dago.
Gastuak eta diru sarrerak
Guztira, 15.152,18 euro gastatu zituzten. Tai-Chi ikastaroa eta Iratxera eta sagardotegira egindako irteerak izan ziren gehien balio zutenak. Lehengoak 3.920 euro eta irteera bakoitzak 3.000 euro inguru. Esan beharra dago, horren harira, bidaiak ez direla esandako gastu horietan sartzen.
Diru sarrerei dagokionez, 14.640 eurokoak izan ziren. Udalak, esaterako, 3.000 euroko dirulaguntza eman zuen eta bazkideen kuotan 3.840 euro jaso zituen elkarteak.
Aurtengo aurreikuspenak
Aurtengo aurrekontua14.834 eurokoa da. Joan den urtean bezala, apirila edo maiatza aldean sagardotegira joateko asmoa dute eta azaroan, Iratxera. San Pedroko jaietan, urteroko merienda eta uztailan 80 urtetik gorakoendako omenaldia egitea aurreikusi dute Olazarrekoek. Azken horretarako, esaterako, 1.053 euro gorde dira. Horretaz aparte, bestelako ekimenak antolatuko dituzte.