Proiektuetako bat da Olaeta plazako garajeek duten arazoa konpontzea; hau da, garaje horiek iragazgaitz bihurtzea. Espazio pribatua da, baina, erabilera publikoa duenez, bizilagunekin akordioa lortu du Udalak, obrak elkarren artean finantzatzeko.
Garaje horiek urarengandik babesteko honako lanak egin beharko dituzte: plazako zorua altxatu; iragazgaiztu; eta ondoren berriro jarri harlauzak. Aspalditik datorren arazoa da, eta, hori jakinik, aurten egin gura ditu lan horiek Udalak.
Beste partida batzuetara ere bideratu zuten dirua; proiektuak idazteko partidara, esaterako. Enplegurako hainbat prestakuntza tailer egiteko ere aurreikusi zuten dirua eta herriko irisgarritasuna hobetzeko plana garatzeko ere bai, azken hori Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin.
Auzi errekurtsoa
Bestalde, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren estatutuen aldaketari eta hondakinen transferentzia eta tratamendurako zerbitzu publikoa kudeatzeko erregelamenduari auzi errekurtsoa jartzea erabaki zuten astelehenean. Gobernu taldeak, EAk eta Elizateek alde bozkatu zuten, Hamaikabat eta PSE alderdiek aurka eta EAJ abstenitu egin zen.