Nora Imaz mediku berria egongo da datorren astetik herriko osasun etxean

Mirian Biteri 2010eko martxoaren 11

Osakidetzako Gipuzkoa Mendebalde Eskualdeko gerenteak asteon jakinarazi dio Udalari datorren astetik aurrera mediku berria egongo dela Eskoriatzako osasun etxean. Nora Imaz Aristimuño da izendatu duten mediku berria.

Osakidetzatik azaldu dutenez, izendapen berria Eskoriatzako herritarren asistentzia sanitarioa hobetzeko helburuarekin egin dute. Horrekin batera, gaineratu dute hilaren 16an, martitzena, hasiko dela Imaz lan berrian honako ordutegian: 08:00etatik 15:00etara. Aldaketa hori dela-eta, Osakidetzak mediku bakoitzak duen herritarren kopurua berregituratuko du. 

Txanda, Internet bidez

Bestalde, Udalak gogorarazi du eskoriatzarrek aukera daukatela Internet bidez familiako medikuarekin zein pediatrarekin txanda eskatzeko. Horretarako, www.eskoriatza.net webgunera sartu eta Bizi izeneko atalean klikatuta, herriko osasun etxearen gaineko informazioa dute eskura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak