Never Surrender-ek zuzenekoan aurkeztuko du lan berria, Inkernun

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 9a, 19:42
Aitzorrotz Kultura elkartearen eskutik Arrasateko Never Surrender taldeak joko du egubakoitzean Inkernu tabernan. Laukoteak '11 istorio, bROnCKa ta gau ero' disko berria atera zuenetik ez du Eskoriatzan jo, eta beraz, lan berria zuzenekoan ikusteko aukera izango dute eskoriatzarrek. Hori bai, kontzertua ondo ikusi eta gertutik bizi gura duenak gogotik izerditu beharko du, Inkernun ez da-eta leku handirik geldituko. Bete egingo denik ez dago zalantzarik; egingo duen beroarekin infernu bihurtuko da Inkernu.

Hala, jarraitzaileen artean oro har kritika onak jaso dituen 11 istorio, bROnCKa ta gau ero disko berria zuzenean ezagutzeko aukera izango dute egubakoitzean Inkernu tabernera hurbiltzen direnek; 22:30ean hasiko da emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak