Ikastaroak
- Media and Minority Languages da ikastaro baten izena, Hedabideak eta Hizkuntza Gutxituak, eta prestaturik dago komunikazioko ikasleentzat. Bertan aztertuko dira euskarazko hedabideak. Halaber, ikasleek praktikaldi bat egingo dute tokiko hedabide batean.
- Education and Minority Languages da bigarrenaren izena, Hezkuntza eta Hizkuntza Gutxituak, eta bertan aztertuko da Hezkuntza testuinguru eleaniztun batean (euskara, gaztelania eta ingelesa). Hemen ere, ikasleek praktikaldi bat egingo dute haur eskoletan.
Ikastaro horien helburua da lankidetza eta ikasleen zein irakasleen mugikortasuna bultzatzea, Europako programetan parte-hartzea sustatzea eta beste unibertsitate batzuekin alde biko akordioak eragitea.