Zer da Natura 2000 sarea?
Europar mailako Sarea da, 1992an Habitat Zuzentarautik abiatutakoa. Biodibertsitatearen ikuspuntutik beharrezkoa da basa-landare eta animaliak babestea eta horretarako haiek bizitzeko behar dituzten tokiak eta baldintzak ere babestu behar dira. Hori dela eta, landaretza, fauna eta ekosistema bereziko Europako tokiak hautatu eta haiek babesteko Natura 2000 Sarea sortu zen.
Oraindik hala ere, amaitu gabe dagoen prozesua da eta aurreikusten da 2020. urtean Sareko eremu guztiak finkatuta egongo direla eta horietarako kudeaketa planak martxan.
Natura 2000 sarean bi eremu mota daude: Garrantzi Komunitarioko Lekuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera:
- 9:00-14:00
- 17:00-19:00
Informazio gehiago:
Ibarraundi museoa: 943 71 54 53
Erakusketa: "Natura 2000, bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak"