Asmoa berria ez denez, Udalak tresna batzuk erosita dauzka: goiko gorputz-adarrak lantzeko ariketa-tren bat panel batekin eta bolante antzeko batekin (sorbaldak, atzamarrak, eskuak… bakarka edo batera landu daitezke); pedal batzuk, bankuan jesarrita bizikleta-ariketak egiteko; eta Bohler taula bat, oinaren eta orkatilaren zirkulaziorako errehabilitazio edo mantenu ariketak egiteko. Horiez gain, beste tresna batzuk erosiko dira, hala nola, eskailera, bailea, pedalierra, metroa….
Bi gune jarriko dira, bata, Dorletan, eta bestea, Olazar auzoaren amaieran, zaharren egoitzaren gainaldean, eta horietako bakoitzean hainbat tresna egongo dira gorputz atal guztiak eta oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna, mugikortasuna eta arintasuna bezalako gaitasunak lantzeko. Jarraian erabiliz gero, giharren indarra hobetzea ahalbidetzen dute, artikulazioen mugikortasunari eustea edo hobetzea, begi-eskuen arteko koordinazioa eta trebetasuna lantzea eta buruko ezagutza, sentimen eta mugimen funtzioak hobetzea.